Besteei esker pistina erabil dezaket
Instalazioak:
- Pista Polibalentea
- 6 kaleko pistina
- erakusteko pistina
- SPA
- Frontoia eta Trinketea
- 4 squash
- Fitness gela
- Rokodromoa eta bulderra
- 3 gimnasio
- ciclo-indoor gela
- aldagelak eta komunak
Bestelako zerbitzuak:
-Taberna/kafetegia
-Harrera
IGERILEKUAK ERABILTZEKO ARAUA
1.Nahitaez erabili behar da bainu-jantzia eta bainu-txanoa, igerilekuen gune osoan.
2.Debekatuta dago kaleko jantziekin edo oinetakoekin igerileku-gunera sartzea, Patronatuak baimendutakoak salbuetsita.
3.Gehienez ordu 1 egon ahal izango da igerilekuen gunean. (baimen bereziak salbuetsita)
4.Ez dago baimenduta igerilekuko ura zikintzea, xaboia erabiltzea, pixa egitea, etab.
5.Ez dago baimenduta zauriekin edo azaleko gaixotasunekin bainatzea
6.Debekatuta dago jatea, edatea eta erretzea, bai aldageletan, bai pasiloetan, bai igerilekuen gunean.
7.Ez dago baimenduta igerilekuen ertzetan korrika ibiltzea.
18. Nahitaezkoa da beti kaleen eskuin aldetik igeri egitea, luzeka, eta gehienez kalearen zabaleraren erdia hartuta eta
abiaduren eta barrutiko erabileren mailak errespetatuz
Kale azkarra (horia): erritmo handiko igeriketa. Kale libre edo neurritsua (berdea): erritmo neurritsu etengabea, geldialdi
gutxi eginez. Kale mantsoa edo helduentzakoa (laranja): erritmo mantsoa, askotan gelditzekoa. Kluben kalea (urdina):
klubak besterik ez. Ikastaroen kalea (gorria) ikastarogileak besterik ez.
19. Honela banatuko dira kaleak: Klubek eta ikastaroek Patronatuaren programazioaren arabera hartuko dituzte. 6 kale hutsik
daudenean: 2 azkar + 2 neurritsu + 2 mantso. 5 kale hutsik: 1 azkar + 2 neurritsu + 2 mantso. 4 kale hutsik: 1 azkar + 2
neurritsu + 1 mantso, 3 kale hutsik: 1 azkar + 1 neurritsu + 1 mantso. 2 kale hutsik: 1 neurritsu + 1 mantso.
20. Igerileku handiak 100 erabiltzaile hartzen ditu; igerileku txikiak, 40, eta spak, 4. Erabiltzaile gehiago biltzen badira,
Soroslearen eta Harrerakoen esanak bete beharko dira.
21. Onartutako tokiak baino gehiago hartzen direnean jarraitu beharreko protokoloa: Sorosleak ikusten badu onartzen den
baino jende gehiago dabilela partikularrentzako igerileku txikian edo handian, Harrerakoei jakinaraziko die, han igerilekura
joan nahi duen jende gehiagori sarrera galarazteko. Sorosleak ez du utziko igerilekuan jende gehiago sartzen, han
dabiltzanen kopurua gutxitzen den arte.
22. Haurrentzako igerilekuaren erabilera, haurrak igerian dabiltzanean: Haurrentzako klase orduetan, igerileku txikian,
partikularrek erabiltzeko tokian bakarrik ibiliko dira erabiltzaileak: kortxo-ilaraz banandua egongo da. Inolaz ere ezingo da
sartu haurrentzako igeriketa-klaseak emateko tokian. Haurrentzako igeriketa-klaseetan, haur bakoitzeko heldu bakar bat
sartu ahal izango da laguntzera. Klaseak hobeto aprobetxatzeko, isiltasunean ibiltzen ahalegindu behar da. Igerilekuko
materialaren biltegia giltzaz itxita egongo da; eta Soroslea eta haurrei igeriketa-klaseak ematen dizkien monitorea bakarrik
daude baimenduta hara sartzera. Sorosleak igerilekuko materiala utzi ahal izango du; saioko, ez dio material ale bat baino
gehiago utziko heldu bakoitzari. Bere gisara flotatu ezin duten haurrei beste inori ez zaio utziko flotatzeko materiala.
Adingabeei ez zaie materiala utziko. Debekatuta dago baloiak erabiltzea.
igeritara materiala
1.bainu -jantzia 2.txapela 3.betaurrekoak 4.txankla 5.toaila | Paragraph. Haz clic aquí para modificar.
|